Joseba Ugalde
corner left-topcorner right-top
JOSEBA UGALDE
Coach /Trebatzailea. Berrikuntza Sozialari. Talde Trebatzailea
JU CONSULT
corner left-bottomcorner right-bottom

Joseba Ugalde Egaña

Joseba Ugalde Egaña

 

Coach /Trebatzailea zuzendaritza-gaitasunetan eta aldaketa prozesuetarako lidergo gaitasunetan. Antolaeran eta maila pertsonalean aldaketa sustatzeko prozesuen diseinua. Antolakundetan pertsonak kudeatzeko bide berriak.

Berrikuntza Sozialari dagozkion gaitasunen ezarpena. “Pertsonek egiten dute berrikuntza eta haien esku dago edozein prozesuren arrakasta eta porrota” indar-ideiaren garapena.

Talde Trebatzailea. Pertsonak eta taldeak laguntzen ditut antolakundetan ematen diren aldaketa prozesuetan. Kolaboratzailea arlo sozial eta kulturaleko berrikuntza proiektuetan.

 

“Zure aktibo nagusia ez dira pertsonak, pertsonen ideiak baizik” (Gary Bertwhile)

Pertsonak – Garapena eta Berrikuntza taldeetan

 

"Coaching ekintza batek bakoitzari bere bizitza norberarentzat zentzu sakonagoa duenaren arabera antolatzeko ahalmena ematen dio, gainerakoekin sinergian, eta ez lehian."

 

Coaching indibiduala

Coaching indibiduala

Saio indibidualak coach-aren eta bezeroaren artean, garapen profesional bikaina lortzeko helburuarekin. Nagusiki, zuzendariei eta beren jardueran ikuspuntu berrien bila dabiltzan potentzial handiko profesionalei zuzendua.

Coaching taldeka

Coaching taldeka

Coaching-ak lantaldearen saio errealetan parte hartzen du, begiratu eta taldean sortzen diren elkarrekintza eta dinamikei buruzko feedback-a ematen du, talde gisa bere efikazia hobetzeko helburuz.

Antolakuntza aholkularitza

Antolakuntza aholkularitza

Antolakuntzaren garapenerako aholkularitza eta “management sistemikoa” ikuspegi hurbilago batetik lantzen ditut, antolakundeak pertsonen ekarpen nagusiak ematen diren topagune eta harremanetarako sare bezala ulertuz.

Esperientzia tailerrak

Esperientzia tailerrak

“Outdoor coaching”-a banakako eta taldeko funtzionamendua optimizatzeko tresna oso baliotsua da, batez ere beren errendimendua hobetzea helburu duten pertsona eta taldeekin.

 

Coaching indibiduala: zertan lagun diezazuket

 

Coaching indibiduala zuzendarientzat/ buruzagientzat

  • Saio indibidualen prozesua, garapen profesional bikaina lortzeko helburuarekin.
  • Nagusiki, zuzendariei eta beren jardueran ikuspuntu berrien bila dabiltzan potentzial handiko profesionalei zuzendua.
  • Azterketarako eta elkarrizketarako tartea irekiko dugu -pribatua eta konfidentziala- elkarrekin bide hauetatik ibiltzeko:

 

Bilakaera eta garapen profesionalean lagundu

  • Potentzial altuen garapenerako programak
  • Proiektu profesional berrien finkapena

 

Aldaketan lagundu

  • Zeregin berria onartu: aldaketa, promozioa, berrantolaketa.
  • Prestakuntza bat-egiteentzat, berrantolaketa batentzat…
  • Kultura/ antolakunde berri batean integratzea
  • Trantsitzio garaiak zure ibilbidean

 

Eraginkortasunaren garapena bai arlo pertsonalean bai zuzendaritzan

  • Talde handiago baten edo berri baten kudeaketa
  • Zuzendaritza-estiloaren hobekuntza edota errefortzua
  • Harreman edo antolaketa zailtasunetarako konponbidea
  • Jokaera aldaketa lortzea

Prozesuari ekiterakoan, jarraian aurkeztutako puntuak barne hartzen dituen hitzarmena ezartzen dugu (hiru aldeak kontuan izan ditzakeena, Enpresa/ Coach/ Bezeroa):

Coaching-aren helburu zehatza eta aitortua.

Solaskideen artean jokoaren arauak adostea.

Eskuratu beharko diren emaitza argiak eta behagarriak.

Plangintza: saio kopurua, iraupena, tokia..

Egitekoaren aurrekontua.

Baldintza orokorrak: deontologia, konfidentzialtasuna, neutraltasuna., guztiak balio aitortuak nire jardunbidean..-

 

 

Enpresak eta pertsonak

Zenbait antolakunde aurkezten dizuet, zeinetako pertsonekin atseginez lan egiteko aukera izan dudan.

 

  • Coach

  • Aholkularia. Pertsonak 

  • BELBIN

  • Aholkularia. Pertsonak 

  • Garapena eta Berrikuntza taldeetan

  • Garapena eta Berrikuntza taldeetan

  • Coach

  • Garapena eta Berrikuntza taldeetan

  • Garapena eta Berrikuntza taldeetan

  • Coach

  • Coach

  • Garapena eta Berrikuntza taldeetan

  • Garapena eta Berrikuntza taldeetan

 

Harremana

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo 943780061 / 695730168

 

 

Joseba Ugalde Egaña

Bakardeko Ama kalea 10

20560 Oñati (Gipuzkoa)

SIEMPRE Cita previa

943780061

695730168

linkedin
 
facebook

Belbin Team Roles

Identificación de las fortalezas y debilidades del comportamiento de las personas en el seno de un equipo.

Award 2013